Kultura, gizarte eraldaketarako
Kulturaz, eta batez ere, gizartean eragiteko duen gaitasunaz hitz egiteko Aitor Arregi zinegilea, La Furia musikaria eta Manex Agirre bertsolaria elkartu ziren Arantzazuko Santutegiko kriptan. Nestor Basterretxearen mural koloretsuen artean, ia ordu betez aritu ziren solasean pandemia sasoiko egoeraz eta kulturaren izateaz; bakoitza bere bizipenetatik eta kultura adierazpenetik abiatuta.