LEGE INFORMAZIOA

Indarrean dagoen araudia betez, jakinarazi nahi dizugu www.debagoiena2030.eus interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:

  • Izen soziala: Gizabidea Fundazioa
  • I.F.Z.: G20089009
  • Helbidea: Zarugalde 30, 20500 Arrasate (Gipuzkoa)
  • Telefono zenbakia: 943 79 31 32
  • Helbide elektronikoa: gizabidea@gizabidea.net

www.debagoiena2030.eus (aurrerantzean “webgunea”) Gizabidea Fundazioaren jabetzako webgunea da. Gizabidea Fundazioa Tratamenduaren Erantzulea da (aurrerantzean “GIZABIDEA”,  “fundazioa” edo “Tratamenduaren Erantzulea”). www.debagoiena2030.eus webgunea bisitatu eta erabiltzen duena, webgunearen erabiltzailea da (aurrerantzean, “erabiltzailea”).

Gizabidea Fundazioa Tratamenduaren Erantzule gisa jarduten du webgune honen bidez egiten diren datu pertsonalen tratamenduei dagokienez (webgunearen erabiltzaileak, informazio eskatzaileak, …). Hala ere, albisteak eta kanpoko webgune edo sare sozialetarako estekak argitaratzen dituen kasuetan, fundazioak eginkizun informatiboa du soilik. Albisteen eta esteken edukiekin eta erabiltzaileek horien inguruan egindako erabilerarekin lotutako datu pertsonalen tratamenduak, beraz, ez dira GIZABIDEAren titulartasunekoak.

1. Helburuak

Webgunearen helburuak hauek dira: “Debagoiena2030” ekimenari buruz informatzea eta honen inguruko jarduerak ezagutzea, interesdunekin harremanetan jartzea, kontsultatzeko eta komunikatzeko tresna bat eskaintzea eta GIZABIDEAk parte hartzen duen jarduerataz eta ekimenetaz informatzea, eta hauek antolatzea eta zabaltzea.

2. Baldintza Orokorrak

Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika, cookie politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu.

Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea, ezingo diote eman Tratamenduaren Erantzuleari, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Tratamenduaren Erantzuleak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Fundazioak espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Fundazioak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

Tratamenduaren Erantzulea ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Fundazioak ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

Fundazioak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

3. Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, Tratamenduaren Erantzulearenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.

Webgune honetan sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, GIZABIDEAk bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, fundazioaren jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.

Erabiltzaileak webgune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Webguneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.

4. Iraunaldia eta aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta GIZABIDEAk noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. GIZABIDEAk eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

5. Jurisdikzioa

Tratamenduaren Erantzulearen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Tratamenduaren Erantzulea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Bergarako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, Tratamenduaren Erantzuleak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.