2019

2019
2019/01/02

Ekimenaren sorrera

Ekimenaren sorrera

2018an zehar Debagoieneko hainbat eragileren artean burututako hausnarketa eta elkarrizketa prozesuaren ondorio moduan sortu zen ekimena. Erronka berriei modu berritzailean eta elkarlanean erantzuteko helburuarekin. 2019 urte hasieran ekin zion bere bideari.

2019/01/16

Gobernu Batzordearen hasiera

Gobernu Batzordearen hasiera

Erronken tipologia kontuan izanik, ekimena garatzen hasteko lankidetzazko gobernantza ereduaren aldeko apustua egin zen hasieratik. Batzordean Debagoieneko eragile esanguratsuenak daude ordezkatuak: Instituzio publikoak, kooperatibak, Unibertsitatea, gizarte eragileak etab.

2019/02/01

Prozesua abiatzea

Prozesua abiatzea

Zuzendaritza Teknikoa sortu zen ekimenak behar duen prozesua bideratzeko. Eskualdeko hainbat eragilek osatu zuten taldea: Gizabidea Fundazioa, Emun, Mondragon Unibertsitatea, Goiena Komunikazio Taldea, Saiolan, Fagor eta ALC.

2019/07/02

Climate KICekin lankidetza-akordioa

Climate KICekin lankidetza-akordioa

Europako Batasuneko Climate-KIC erakundearekin akordioa adostu zen, klima aldaketari aurre egiteko eta eskualdearen sakoneko eraldaketa sustatzeko. Helburu horrekin, tokiko eragileekin eta nazioarteko eragileekin hainbat hausnarketa-saio egin ziren.

2019/11/05

Eskualdeko eragileen foroa

Eskualdeko eragileen foroa

Egitasmoak askotariko eragileen arteko elkarlana du oinarrian hasieratik. Horregatik, entzute prozesuan ordura arte jaso dena partekatu, osatu eta aberasteko helburuarekin foro bat antolatu zen 2019ko azaroan. 80 bat herritar batu ziren Eskualdeko Sarearen I. topaketan, Bergaran.

2019/11/15

Debagoiena Eraldatzen saioak TOKIKOM saria

Debagoiena Eraldatzen saioak TOKIKOM saria

Gizartean sentsibilizazioa eragiteko helburuarekin, Debagoiena Eraldatzen saioa abiatu zuten Goienak eta D2030ek. Gizarte osoari eragiten dioten problematikak gertuko errealitatetik abiatuta aztertzeko hautua egin zen saioarekin eta erreportaje sorta horrek TOKIKOM saria jaso zuen.

2019/12/01

Lehenengo entzutearen emaitza

Lehenengo entzutearen emaitza

Debagoieneko erronka nagusiak identifikatu eta herritarren iritzi eta pertzepzioak balioan jartzeko, entzute prozesu bat abiatu zen 2018 amaieran. 150 eragilek hartu zuten parte prozesu horretan eta 2019ko abenduan Entzutearen Laburpen Txostena osatu zen.

Metodologia

Komunitatearen ahalduntzetik eta lankidetza oinarri duen berrikuntza ekosistema ireki baten artikulaziotik etorriko dira parez-pare ditugun erronka konplexuentzako soluzioak.

Honetarako Debagoiena 2030ek Berrikuntza Irekiko Plataforma bezala jarduten du, norbanako, eragile, ekimen, eta metodologia  ezberdinak konektatu eta uztartuz.  

Hauek dira gure lanabesak:

SAREA EGITEA

Eskualdeko herritar eta eragileak norabide partekatu baterantz elkarlanean jartzeko, gaitasun kolektiboa da lurralde baten eraldaketarako lehengai onena

ESPLORAZIOA

Eskualdearen ezagutza sakona erronka eta aukerak identifikatu, eta inpaktu altuko eraldaketa abiatzeko

KO-SORKUNTZA

Erronka konplexuei erantzunak bilatzeko, eragile eta herritar ezberdinen ezaugarri anitzeko ekarpenak beharrezkoak dira

PROTOTIPAZIOA

Erronkei eman beharreko soluzio hipotesiak azkar testatzeko, arrakastatsuak bultzatu eta inpaktu txikikoak lehen bailehen alde batera uzteko ariketa 

GOBERNANTZA KOLABORATIBOA

 Inpaktuzko eraldaketak begirada anitzak behar ditu norabide egokia hartzeko; aktiboki inplikatuko den komunitate ahaldunduak erabakietan parte hartzeko kanalak behar ditu.

KOMUNIKAZIOA

Komunitatea (herritarrak, eragileak) norabide partekatu baten bueltan elkarreraginean jarri eta eraldaketa bultzatuko duten komunikazio estrategia berriak bultzatu behar dira

FINANTZAZIOA

Helburu dugun eraldaketarako, orain artekoetatik harago, finantzazio eredu eta tresna berriak sortzea ezinbestekoa da.

ETENGABEKO IKASKETA

Eraldaketaren gakoak identifikatzeko, eraldaketa prozesua adi behatu behar dugu, funtzionatzen duena indartu eta funtzionatzen ez duena aldaketzeko.

Dokumentazioa

2019tik gaurdaino. Debagoiendarrok, geroa ereiten
Trantsizio Energetikoaren erronka
Entzutearen Laburpen Txostena