DEBAGOIENA 2030. GARAPEN IRAUNKORREKO SAREA

XXI. mendeko erronka globalei erantzun komunitario propioa emango dien eraldaketa mugimendu bat sustatzeko egitasmoa da Debagoiena 2030.

Askotariko eragile eta norbanakoen lankidetzatik, metodologia, proiektu eta ekimen ezberdinak bultzatu eta konektatuz, erronka horietan inpaktu esanguratsua izan nahi duen sarea sortzen ari gara.

Eskualde adimentsu, inklusibo eta klimatikoki neutro baterantz, 2019. urtean egindako esplorazioan oinarrituta honakoak dira gaur-gaurkoz identifikatu ditugun eragin eremuak:

Baina zein da bizi dugun testuingurua?

  • XXI. mendea: erronka global eta konplexuen garaia.
  • Krisi klimatikoak garapen eredua berrasmatu eta iraunkortasuna erdigunean jartzera behartzen gaitu. 
  • Iraunkortasuna: aro berri bat definitzen duen paradigma. Garapen Iraunkorrerako Helburuak: 2030 Agenda (NBE) eta “Europako Itun Berdea”.
  • Digitalizazioaren eta automatizazioaren ondorioz lan munduak aldaketa sakonak biziko ditu
  • Jendarte arazo konplexuak (migrazioa, aniztasuna, berdintasun eza): gizarte justu eta humano baten beharra
  • Garapenak, iraunkorra izan dadin, egungo eta etorkizuneko belaunaldien ekonomia, gizarte, eta ingurumen beharrak ase behar ditu.