GARAPEN IRAUNKORRERAKO SAREA

Debagoiena adimentsu, inklusibo eta klimatikoki neutro baterantz trantsizioa gauzatzearen erronkari lankidetzaren bitartez soilik egin dakioke aurre. Erakunde publikoak, eragile ekonomikoak, gizarte eragileak eta gizarte zibilak elkarrekin jardun behar dugu diagnostiko eta agenda partekatu bat oinarri hartuta, ditugun arazo konplexuei soluzioa bilatzeko ahaleginean. 

Debagoiena 2030 ez dator inor ordezkatzera, zubigintza egitera dator, pertsona nahiz erakundeen arteko konexioak sortzera, konbentzituta baikaude sarean lan egiteak gure indar eta gaitasunak biderkatzen dituela. Eragiteko eta egiteko bokazioa duen sarea da sustatu nahi duguna, ez soilik ezagutza edo esperientziak partekatzera mugatuko dena. 

BAT EGIN

Egitasmoarekin atxikimendua adierazi nahi baduzu, bete ondorengo datuak.

    MANIFESTUA

    Hona hemen D2030 ekimenaren manifestua. Ondorengo esteka honetan irakurri eta deskargatu dezakezu.

    Sarea / Eragileak

    Eragile hauek gara gaur egun Debagoiena 2030 Garapen Iraunkorrerako Sarearen parte:

    Nazioarteko aliantzak