Euskara lan munduan
Debagoieneko erakundeak eta enpresak aitzindariak izan dira Euskara Planetan, eta hori bailararen ezaugarriekin bat datorrela uste dute Elay-ko Ketxus Amasorrain eta Matz Errekako Oihana Irusta euskara koordinatzaileek eta baita Emuneko Kristina Pavo lehendakariak ere. Lan munduan euskarak bizi duen egoeraz eta erronka nagusiez jardun dute hirurek, Debagoiena eraldatzen erreportaje sortako atal honetan.