Planetaren osasuna, gure ekonomiaren menpe
Duela urtebete hasi ginen COVID-19aren berri izaten, eta tarte honetan, buruhausteak buruhauste, hausnartzeko denbora izan dugu; halaber, gure eta gure planetaren egoera zein den aztertzeko aukera. Pentsatzen hasteko, lagungarria izan da, besteak beste, ekonomiak izan duen geldialdia.
Debagoiena Eraldatzen saioko atal honetan, pandemiaren eraginak aztertu ditugu. Horretarako Unai Pascual Ikerbasqueko ikerlari eta ekonomialaria, Julen Landaluze eta Idoia Elexpuru eskoriatzarrak, Beñat Barberena Txinan dagoen arrasatearra eta Arrasate Institutuko ikasleak gonbidatu ditugu.