‘Gipuzkoa Deep Demonstration’ prozesuko lehen saioan parte hartu dute D2030 ekimeneko kideek
Karbono isurketarik gabeko ekonomia baterako trantsizioa bizkortzeko jaio da Etorkizuna Eraikizek eta Europako Climate-KIC erakundeak –Europaren karbonorik gabeko ekonomia bultzatzeko ekimena– elkarlanean martxan jarri duten Deep Demonstration prozesua. Hain justu, Gipuzkoaren trantsizio jasangarri, sozial, ekonomiko eta ingurumenekoan aurrera egitea helburu duen esperimentazio aurreratuko prozesua da hori.
Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategian egin dute prozesuko lehen mintegia asteon eta bertan parte hartu dute esperimentazio aurreratuko prozesua sustatzeko eragile sareko ordezkariek: hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Climate-KIC Europako erakundeko ordezkariek, bai eta Debagoiena 2030eko, Arantzazulab Gizarte Berrikuntza Laborategiko, Ihobeko eta Agirre Lehendakaria Centerrekoek.
Debagoiena 2030eko koordinatzaile nagusi Elena Herrartek lankidetzaren indarra jarri du balioan: “Debagoienean bezala Gipuzkoan ere etorkizun jasangarri baterako transformazio sakona bultzatzeko esperimentazio aurreratua bultzatuko du Deep Demo prozesuak eta D2030etik ere ekarpena egingo dugu bide horretan. Eragileen arteko lankidetza eta saretzea ditu gako prozesuak”.