‘Debagoiena eraberritzen’ proiektua martxan da

2022-06-28

Eraginez Piztu izena du Debagoiena 2030 ekimenak Debagoieneko Trantsizio Energetikoa sustatzeko proposatu duen esku-hartzeak. Esku-hartzea eremu hiritarreko energia eredua eraldatzeko helburua duten zortzi proiektuk osatzen dute.

Horietako bat da Debagoiena Eraberritzen deiturikoa. Suradesak sustatua eta H-Enea Living Lab-ek gidatuta, proiektuak Debagoieneko etxebizitzen eraberritzea sustatuko du efizientzia energetikoaren ikuspegitik. Helburua, beti ere, etxebizitza eta eraikinen kontsumoa murriztea. Proiektu horren nondik norakoak zehazteko, parte-hartze prozesu bat zabaldu da. Herritarrak, sektoreko enpresak eta eragileak eta Suradesa ari dira parte hartzen bertan.