Erakusketa ibiltaria Eskoriatzan, ‘Iraunkortasunari Hamaika Begirada’ jardunaldien baitan

2024-05-08

Klima larrialdia eta trantsizio energetikoa hizpide dituen erakusketa antolatu du Debagoiena 2030 ekimenak, Debagoieneko diagnostiko energetikoa eta bere inpaktuak ezagutarazi, aukerak mahai-gaineratu, eta erronka honen inguruko hausnarketak partekatzeko. Eskoriatzan eta Aramaion egongo da ikusgai erakusketa maiatzean zehar. Gero, Bergaran eta Arrasaten ere jarriko da. Erakusketan bertan, egun baten, Goienerren eskutik, energia fakturen inguruko azterketa egiteko aukera eskainiko da.