“Iraunkortasunari hamaika begirada” ekintza programaren 2. edizioa
Debagoiena 2030etik, bigarren urtez, Iraunkortasunari hamaika begirada ekintza programa antolatu dugu. Aurtengoaren goiburu nagusia, Nola adostu iraunkortasunerako norabidea? izango da, eta egungo erronka konplexuei erantzuteko lurralde mailako adostasunen beharraz, eta hauek ahalbidetzeko ikuspegiak eta lankidetzarako aukerak hizpide izango ditugu.
Maiatzaren 28rako jardunaldi nagusia antolatu dugu, zehazki energia trantsizioaren norabidea adostearen, eta demokrazia deliberatiboaren inguruan adituen ikuspegiak eta beste lurralde batzuetako esperientzia ezberdinak ezagutuko ditugu.
Honekin batera, Argitzen, Debagoienean egin asmo den energia trantsiziorako deliberazio prozesua aurkeztuko da.
|
|
IRAUNKORTASUNARI HAMAIKA BEGIRADA
· JARDUNALDI NAGUSIA ·
Nola adostu iraunkortasunerako norabidea?
HIZLARIAK: Jokin Bergara(Euskal Herriko Unibertsitatea)
Miren Larrea (Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua)
Naiara Goia (ArantzazuLab)
Pau De Vílchez Moragues (UIB-ko Laboratorio Interdisciplinario sobre Cambio Climático-ko zuzendariordea eta Asamblea Ciudadana por el Clima de Mallorca ekimenaren antotzaileetako bat)
Pablo García (Generalitat de Catalunya)
NOIZ: Maiatzak 28, 9:30-14:30.
NON: Gandiaga Topagunea, Arantzazu, Oñati.
NORI ZUZENDUA: Debagoieneko eragile eta herritarrei, eta demokrazia deliberatiboan interesa duen edonori.
Bertan bazkaltzeko aukera egongo da
|
|
|
Jardunaldi nagusian izena emateko, bete formulario hau.
Honez gain, Debagoieneko herri txikiek dituzten ezaugarri eta erronkei erreparatuz, beste bi saio antolatu ditugu: |
|
– NOLA ADOSTU HERRI TXIKIEN ETORKIZUNA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN AURREAN? saioa.
Maiatzak 21, 17:00-19:00, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. |
|
|
– NOLA ADOSTU HERRI TXIKIEN ETORKIZUNA ERRONKA SOZIOEKONOMIKOAREN AURREAN? saioa.
Ekainak 4, 17:00-19:00, Aramaioko Sastiñan. |
|