Azaroaren 24an Debagoiena 2030 ekimenaren aurkezpen saio irekia egingo dugu

Zer da Debagoiena 2030 ekimena? Zertarako sortu da? Zertan dihardu? Galdera horiek eta gehiago erantzungo ditugu azaroaren 24an, gure Youtubeko kanalaren bidez eskainiko dugun zuzenekoan.

Egungo egoerak ez digu aukerarik eman aurkezpen presentzial bat egiteko. Hala ere, saioa irekia izango da eta parte hartzeko eta zalantzak argitzeko aukera eskainiko da. Horretarako, Youtubeko txata eta posta elektronikoa jarriko dira herritarren eskura. Aurkezpena euskaraz izango da, baina gaztelerazko itzulpen zerbitzua ere eskainiko da.

Debagoiena adimentsu, inklusibo eta klimatikoki neutro baterantz trantsizioa gauzatzearen erronka soilik lankidetzatik egin dezakegula uste dugu. Erakunde publikoak, eragile ekonomikoak, gizarte eragileak eta gizarte zibilak elkarrekin jardun behar dugu diagnostiko eta agenda partekatu bat oinarri hartuta, ditugun arazo konplexuei soluzioa bilatzeko ahaleginean.

Aurkezpenean parte hartuko dute Elena Herrarte D2030eko koordinatzaile orokorrak, Onintza Legorburu Emun-eko eta D2030ko kideak, Igor Ortega Lankiko eta D2030 kideak, eta Iosu Lizarralde Saiolan eta D2030eko kideak.

Saioan zehar galderak bidaltzeko aukera ere egongo da. Horretarako komunikazioa@debagoiena2030.eus posta helbidera edota egitasmoaren Youtubeko zuzenekoaren txatean idatzi ahalko da.

Herritarrak ekimen honen parte izatea nahi dugu, horretarako lehenengo urratsa D2030 zer den azaltzea da.

Azaroaren 24an, 18:00etan, zain izango gaituzu!