Trantsizio sozioekologikoa eta Debagoiena 2030 ekimena berbagai, Bergaran

2021-01-14

Bergarako Udalak eta Laboratorium museoak antolatutako trantsizio sozioekologikoari buruzko hitzaldi zikloan parte hartu du Debagoiena 2030 ekimenak.

Urtarrilaren 12an eman diote hasiera Bergaran lau hitzaldiko sortari. Joseba Azkarraga EHUko irakasleak ikuspegi soziologiko eta zientifiko batetik eman ditu gizakia planetan uzten ari den aztarnaren eta horren ondorioen gakoak, datozen 30 urteetarako estrategia komun egokiak definitu beharra dagoela nabarmenduz. Debagoienean ematen ari diren aurrepausuen adibide gisa jarri du D2030 ekimena.

Debagoiena 2030 egitasmoari dagokionez, Elena Herrarte koordinatzaile nagusiak, Emun-eko Onintza Legorburuk eta EreinDaJan Bergarako Aitziber Plazaolak hartu dute hitza. Erakunde, eragile eta norbanakoen lankidetzan oinarrituz, Debagoiena adimentsu, inklusibo eta klimatikoki neutro bateranzko trantsizioa lortzeko pausuak ematen “hasiak direla” aipatu du Herrartek hitzaldian.