Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa | |
---|---|
Erantzulea | Gizabidea Fundazioa (I.F.Z.: G20089009) aurrerantzean “GIZABIDEA” |
Helburuak | “Debagoiena2030” ekimenari buruz informatzea eta honen inguruko jarduerak ezagutzea, interesdunekin harremanetan jartzea, kontsultatzeko eta komunikatzeko tresna bat eskaintzea eta GIZABIDEAk parte hartzen duen jarduerataz eta ekimenetaz informatzea, eta hauek antolatzea eta zabaltzea. |
Legitimizazioa | Zerbitzua emateko datu tratamenduaren beharra, legezko interesa eta baimen zehatza (legitimizazio oinarri nagusiak) |
Hartzaileak | Datuak “Debagoiena2030” ekimenean kolaboratzen duten beste eragileei komunikatuak izan daitezke |
Eskubideak | Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko GIZABIDEAra jo dezakezu, helbide honetan: Zarugalde 30, 20500 Arrasate (Gipuzkoa), telefonoa 943 79 31 32, posta-elektronikoa: gizabidea@gizabidea.net |
PRIBATASUN POLITIKA – DATU PERTSONALEN BABESA
1. Tratamenduaren Erantzulea
GIZABIDEA, aurrerantzean “Tratamenduaren Erantzulea”
- I.F.Z.: G20089009
- Helbidea: Zarugalde 30, 20500 Arrasate (Gipuzkoa)
- Telefono zenbakia: 943 79 31 32
- Helbide elektronikoa: gizabidea@gizabidea.net
2. Aplikatu beharreko legedia
GIZABIDEAk egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu beharreko datu pertsonalen babesaren arloko oinarrizko araudia honako hau da:
- 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”)
- Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”)
- Arau osagarriak eta garapen-arauak.
3.Webgune eta sare sozialak
“Debagoiena2030” egitasmoaren webgune ofiziala www.debagoiena2030.eus da, eta sare sozialetan dituen kanal ofizial nagusiak honako hauek dira:
- Facebook: https://www.facebook.com/Debagoiena-2030-101662338369050/
- Twitter: https://twitter.com/Debagoiena2030
- Instagram: https://www.instagram.com/debagoiena2030/
Pribatutasun Politika honen ondorioetarako, aurrerantzean www.debagoiena2030.eus webguneari eta aipatutako sare sozialetako kana ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
4. Helburu eta oinarri juridiko legitimatzaileak
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie GIZABIDEAk datu-tratamendurako sistemetan sartu ahal izango dituela bildutako datu pertsonalak (posta elektronikoaren, formularioen, eta abarren bidez lortutakoak).
Tratamenduaren helbueua “Debagoiena2030” ekimenari buruz informatzea eta honen inguruko jarduerak ezagutzea, interesdunekin harremanetan jartzea, kontsultatzeko eta komunikatzeko tresna bat eskaintzea eta GIZABIDEAk parte hartzen duen jarduerataz eta ekimenetaz informatzea, eta hauek antolatzea eta zabaltzea da.
Datuak tratatzeko oinarri juridikoak, Datu Pertsonalak Babesteko legediaren baitan, datuak tratatzeko emadako baimena (betetako formularioetan, adibidez), zerbitzuak emateko kontratua betetzea (gure webgunean nabigatzea adibidez), tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko (adibidez administrazio publikoei egin beharreko komunikazioak) eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa (esate baterako, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko), dira.
5. Datuak gordetzeko epea
Datuak helburu jakin baterako biltzen dira; horregatik, helburu hori betetzeko behar den denboran gordeko dira, baita xede horren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak argitzeko ere, edo kasu bakoitzean aplikatzekoa den araudiak ezartzen duen aldian. Epe hori igarota, datu pertsonalak ezabatu egingo dira, eta konfidentzialtasuna bermatzeko behar diren segurtasun-neurriak hartuko dira.
6. Sekretu-eginbeharra
GIZABIDEAk interesdunen datuak babesteko eta horien pribatutasuna mantentzeko konpromisoa dauka. Interesdunen datu pertsonalak isilpean tratatuko dira araudi honek ezarritakoa betez. GIZABIDEAn lan egiten duten pertsonek datu pertsonalak babesteari buruzko prestakuntza jaso dute eta dagokion konfidentzialtasun-konpromisoa eta sekretu profesionalaren eginbeharra sinatu dute.
7. Datu pertsonalen bilketa
GIZABIDEAk ez dio interesdunari bere webgunean sartzeko datu pertsonalik eskatzen. Hala ere, zerbitzu batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa da interesdunak datu pertsonalak ematea; adibidez, formularioak betetzeko (kontakturako, izen ematean, “Bat egin” formularioan, eta abar).
Interesdunak era askean eta borondatez ematen ditu bere datu pertsonalak. GIZABIDEAk eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Webgune honetan edozein eduki mota (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen duen interesdunak adierazi eta bermatzen du hemen adierazitako baldintzen arabera eta indarreko legeria betez egiten duela. Hirugarrenen datu pertsonalak sartzen dituen interesdunak adierazten du hirugarrenen berariazko baimena duela datu horiek erabiltzeko.
Interesduna da emandako datuen egiazkotasuna, zuzentasuna eta bidezko tratamendua bermatzeko erantzule bakarra, eta GIZABIDEAk ez du, beraz, alderdi horien gaineko erantzukizunik hartuko. Era berean, erabiltzaileek bermatu egiten dute emandako datu pertsonalen zehaztasuna, egunerokotasuna eta benetakotasuna eta datu horiek behar bezala eguneratuta edukiko dituztela hitzematen dute. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eramuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak erabiltzaileari ezin erantzutea ekar dezake.
GIZABIDEAk modu egoki eta bidezkoan jasoko ditu datu pertsonalak, webguneko helburu, baliabide, zerbitzu eta/edo prestazioen arabera, modu zehatz, esplizitu eta legitimoan. Beraz, ez dira inoiz erabiliko iruzurrezko, bidegabeko edo legez kontrako baliabideak, ezta erabiltzaileen legezko eskubideak arriskuan jartzen dituztenak ere.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da pribatutasun-politika hau eta webgunearen baldintza orokorrak onartzea.
“Debagoiena2030” egitasmoa ez dago, berariaz, adingabeei zuzenduta. Hala ere, adingabeen datuak tratatu behar badira, gurasoen edo tutoreen adostasuna eskatuko luke GIZABIDEAk, adingabeen datu pertsonalak biltzeko edo, hala balegokio, haien datuak tratatzeko.
GIZABIDEAk erabiltzaileei gomendatzen die kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteari buruz garatu dituzten materialak kontsultatzeko.
Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, bideo hezigarriak, etab.) Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren webguneetan dago eskuragarri:
http://www.avpd.euskadi.eus/s045249/es/contenidos/informacion/publicaciones_avpd/es_def/index.shtml#tab_item2063, baita Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren webgunean ere:
http://tudecideseninternet.es/aepd/.
8. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune, web-kanaletarako edo sare sozial desberdinetako estekak eskaini ditzake. GIZABIDEAk ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan GIZABIDEArekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den interesdunari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza edo/eta araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez GIZABIDEAren menpe.
9. “Debagoiena2030” egitasmoaren presentzia Sare Sozialetan
“Debagoiena2030” egitasmoak Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, egitasmoaren edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
Interesdunak bere sare sozialetan duen profilarekin “Debagoiena2030” egitasmoaren profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio GIZABIDEAri bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Interesdunak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak GIZABIDEAk interesdunarekin harremanetan jartzeko, interesdunak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, egitasmoarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daiteke. Era berean, interesdunak “Debagoiena2030” egitasmoari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, “Debagoiena2030” egitasmoak sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie “Debagoiena2030” egitasmoaren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen interesdunak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, interesdunak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Interesdunaren argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta GIZABIDEAk duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra interesduna izango da. GIZABIDEAk ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. GIZABIDEAk alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
GIZABIDEAk Twitter, Instagram, Facebook eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.
GIZABIDEAk beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. GIZABIDEAk edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.
Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan “gustatzen zait” sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) GIZABIDEAk zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) enpresak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.
10. Segurtasun-neurriak
GIZABIDEAk bere datu-tratamendu sistemetan bildutako datu pertsonalak tratatzen dituenean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea nahiz eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu, kontuan hartuta teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak, bai gizakiaren ekintzak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, datu pertsonalen tratamenduen segurtasun-neurriei buruz aplikatzekoa den indarreko legeria aintzat hartuko da. Hala ere, erabiltzaileei jakinarazten zaie segurtasun informatikoko neurriak ez direla menderaezinak eta, hortaz, beti izango dela legez kontrako eta bidegabeko intromisioak izateko arriskua, baina horiek ez liratekeela GIZABIDEAren erantzukizuna izango.
Interesdunak berehala jakinarazi beharko dio GIZABIDEAri bere sarbide-gakoei dagokienez atzemandako edozein gorabehera, segurtasun-eten, bidegabeko edo baimenik gabeko sarbide, edo informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna zein webgunearen funtzionamendu egokia arriskuan jartzen duen beste edozein gertakari. Lehentasunezko abisu-mekanismoak 943 79 31 32 telefonoa eta gizabidea@gizabidea.net helbide elektronikoa dira.
11. Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaria egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Zarugalde 30, 20500 Arrasate (Gipuzkoa), telefonoa: 943 79 31 32 edo, bestela, gizabidea@gizabidea.net helbide elektronikoaren bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
12. Indarraldia eta aldaketak
GIZABIDEAk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. GIZABIDEAk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta interesduna berehala ohartuko da. Dena den, interesduna webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, GIZABIDEAk gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
13. Jurisdikzioa
GIZABIDEA eta interesdunaren artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, GIZABIDEA eta interesduna, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Bergarako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Interesdunak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu GIZABIDEAk Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.