Nola ulertzen dugu parte-hartzea Debagoienean?

Egungo testuinguru historikoa “zaila” eta “erronkaz betetakoa” dela jabetuta, 2050erako Debagoiena eskualde adimentsua, klimatikoki neutroa eta inklusiboa izatea da Debagoiena 2030 Garapen Iraunkorrerako Sarearen helburua. Horretarako gakoetako bat, herritarren parte-hartzea izango da.

Debagoiena eraldatzen erreportaje sortako lehenengo alea parte-hartzearen ingurukoa da. Bertan, Elena Herrarte D2030eko koordinatzaile orokorrak eta Igor Ortega Lankiko ikertzaileak bailarako parte-hartzea aztertu dute, eta baita azken urteetan izan duen bilakaera ere. Gainera, haien hitzetan, ezinbestekoa izango da herritarren inplikazioa eta elkarlana, etorkizuneko erronka komunitarioei heltzeko, eta hori sustatzeko estrategiak mahaigaineratu dituzte.