Trantsizio energetikoa gauzatzeko nahia

Debagoiena askotariko alorretan izan da “bailara eredugarria”, baina, antza, larrialdi klimatikoari dagokionez, ez da horrela. Ikerketek erakutsi dutenez, munduko pertsona guztiek debagoiendarrek beste CO2 isuriko balute, lau mundu beharko genituzke aurrera egiteko.

Halere, esan behar da Debagoienaren egoera ez dela askorik aldentzen Euskal Herriko gainerako bailaretatik, baina bailara honek bere berezitasunak eta ñabardurak ditu: adituen arabera, garraioan dago arazo nagusia.

Trantsizio berderako bidean, Debagoienean ere badira ekimen interesgarriak, horien artean aipatu daitezke adibidez Oñatiko ur-jauziak edota Arrasateko SHREC proiektua.