Digitalizazioa vs Eraldaketa digitala

Teknologia berriak baliatzea geroz eta ohikoagoa da gure egunerokotasunean, eta COVID-19aren pandemiak argi utzi du hori: telelana, online eskolak, bideo deiak… Iñaki Lakarra Mondragon Unibertsitateko irakasleak egin du egungo egoeraren analisia, eta batez ere, Debagoieneko industrien eta enpresen errealitatea aztertu du.

Lakarrak adierazi du digitalizazio prozesuetan Europako betaz bestekoarekin batera ari direla Euskal Herriko eta bailarako enpresak, baina antza, nekezagoa izaten ari da eraldaketa digitalari ekitea: “Gu onak gara produktuak egiten eta diseinatzen, baina eraldaketa digitalak eskatzen duena da produktuak saltzeaz gain, horiei lotutako zerbitzu bat ere ematea. Esaterako, makina bat saltzerakoan, software edo prozesu jakin bat saltzea”.