Gertukoa jan, urrutira begiratzeko

Ikerketen arabera, Europako nahiz Euskal Herriko elikadura-sistema ez dago etorkizunerako prest; elikagaiak ekoitzi, prozesatu, garraiatu, kontsumitu eta xahutzeko modua ez da batere jasangarria. Horren adibide da kontsumitzen ditugun elikagaien %90 baino gehiago inportatu egiten ditugula.

Kontsumitzen ditugun elikagaiak nola ekoizten diren, nongoak diren, nola banatzen ditugun… Dena hartu behar da kontuan; gauza jakina baita gure erabakiek eragin zuzena dutela ekonomian, gizartean, ingurumenean eta baita gure osasunean ere.