Bailarako industria, isurpenak murrizten

2020-06-30

Gaur egun, asko hitz egiten da CO2 isurketez eta karbono aztarnaz, eta hori zalantzari gabe, parean dugun egoera larriak sortzen duen kezkarengatik da. Halere, ziurrenik uste okerrak eta oinarrizkoak diren ezagutzen inguruko zalantzak dira nagusi jendartean.

Karbono isurketez ari garenean, gure imajinarioan ke mordoa botatzen duten industria kutsakorrak daude gehienetan. Baina ba al dakizu industriak baino emisio gehiago sortzen dituela garraioak gaur egun? Edo beste modu batera esanda, jabetzen al zara gure eguneroko hautuek industriak baino inpaktu handiagoa izan dezaketela gure planetaren osasunean?