Erronka konplexuen garaia da

2021-07-30

Etengabeko eraldaketan murgilduta dago gizartea: teknologia, ekonomia, klima… Abiada bizian heldu behar zaie etorkizuneko erronkei, eta adituen ustez ez gara asmatzen ari. Erakundeek, enpresek, eragileek eta norbanakoek “batera eta modu integralean” erantzun behar dugula diote ikertzaileek.

Zalantzarik gabe, erronka eta eraldaketa konplexuak dauzkagu parean, eta gainera, erantzun azkar eta sakonak behar dituztenak. Horiek baina ez dira gure eskualdeari bakarrik eragiten dioten aldaketak; aldaketa globalak dira, mundu osoan gertatzen ari direnak. Halaber, ez dira alorrez alorreko erantzunak behar dituzten gaiak; denak daude lotuta eta etengabeko elkarreragina dute. Adibide bat jartzearren, ekonomiak zuzenean eragiten dio lanari, teknologiari, elikadura sistemari edota herritar guztion ongizateari, eta era berean, klima larrialdiak gizarteko gai guztiak zeharkatzen ditu: osasuna, industria, hezkuntza, gizartea… Hortaz, nola ekin? Nondik hasi? Zer egin?

Erronka konplexuen garaiaz hitz egin dute Saioa Arando eta Andoni Eizagirre Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek.