Markel Irizar: “Ahalegina egiten dut nire aletxoa jartzeko”

2021-11-09

Bizitzan hainbat erronkari heldutakoa da Markel Irizar: txirrindularitzan, minbiziari aurre egiterakoan, ekintzailetzan… Halere, ekonomiaz jardun nahi izan du ZuBiak erreportaje sorta berriko lehen atalean. Ekonomia zirkularra, deslokalizazioa, elektrizitatearen prezioaren gorabeherak, desberdintasun sozialak, iraunkortasuna… izan ditu berbagai: “Ekonomia eredua izan beharko litzateke jasangarria ingurugiroarekiko, hau da, gastatzen dugun energiaren kontrol bat eramanda. […] Eta ekonomiak ekartzen dituen irabazi batzuk sistema defendatzera joan behar dira, behean daudenak babestera”.

ZuBiak saioan Debagoieneko pertsona ezagunek hartuko dute parte (kirolariak, bertsolariak, musikariak…) eta egungo erronka nagusienak izango dituzte hizpide. Goiena Komunikazio Taldearekin elkarlanean egindako elkarrizketa sorta da eta jarraipena emango dio Debagoiena Eraldatzen ildoari.