Malen Ruiz de Azua: “Norbanakook mundua aldatu dezakegu, toki txikietan, gauza txikiak eginez”

2021-11-16

Pertika hartu eta parean duen erronka gainetik igarotzea izaten da Malen Ruiz de Azuaren helburua. Baina, kontraesana eman dezakeen arren, kirolariak ondo daki zeintzuk diren gizarteak gainditu ezin dituen langak. Ingurumen krisiaz hitz egin du ZuBiak saioko bigarren atalean.