Birgaitzen proiektuaren bitartez Bergarako Bolu auzoan isolatutako etxeetako kideek balorazio oso positiboa egin dute

2022-04-19

Boluko zortzi etxebizitzak isolatu dute etxea Birgaitzen proiektuaren bitartez eta esperientzia oso ondo baloratu dute parte hartzaileek. Hain zuzen ere, isolamendua egin ondotik, etxea epelago dute –bi graduko tenperatura igoera nabaritu dute–, eta tenperatura hobeto mantentzen da iparraldeko geletan. Zaratari dagokionez ere, azaldu dute, errepidera ematen duten geletan “murrizketa handia” nabaritu dutela.

Onura ekonomikoak

Erosketa kolektiboaren bidez 200 eta 300 euro bitartean aurreztu dituzte  parte hartzaileek eta ordaindutakoaren %18 jasoko dute errenta aitorpenaren bitartez. Hala ere, 2022ko negua 2021ekoa baino hotzagoa izan dela adierazi dute eta, hortaz, kontsumoen konparaketak ez duela informazio gehigarririk eman.

Etorkizunera begira, zerrenda berri bat sortu eta izena eman nahi dutenek Boluko Imaz Harategira joan beharko dute. Prozesuan parte hartzeko hamar pertsonak eman  behar dute izena, eta taldeko ordezkari bat aukeratu.