Dorleta Elkorobarrutia: “Herri txikietatik beste modu batean ikusten dira erronka globalak”

2022-04-21

Ez da gauza bera Leintz Gatzagan bizitzea edo Londresen bizitzea. Eta ez da gauza bera erreka baten ondoan bizitzea edo zentral nuklear baten ondoan. Dorleta Elkorobarrutiak herri txiki bateko perspektibatik aztertu ditu erronka globalak eta dituzten zailtasun eta abantailez jardun du, besteak beste.