2022-05-16

Elgetakoa da Oihana Kortazar, baina orain Mutrikun bizi da. Biak ere herri txikiak. Horregatik, besteak beste, mugikortasunarena da gertuen sentitzen duen erronka. “Ikaragarrizko aztarna ari gara uzten planetan, eta ez gara jabetzen. Halere, egia da gaztetxoak lanketa handia egiten ari direla gaiaren inguruan eta asko ikas dezakegula beraiengandik”, azaldu du.