Rosa Lasagabaster: “Osasunaren aldagaia erronka guztien baitan dago”

2022-05-24

Rosa Lasagabaster jakitun da egun erronka ugari dituela gizarteak, eta erronka horietan guztietan aldagai komun bat ikusten du: osasuna. “Osasunaz ari naizenean ez naiz ari bakarrik gure osasun propioaz; hau da, norberaren osasunaz. Izan ere, beste osasun mota batzuk ere badaude: ingurukoen osasuna, errekena, landareena, mendiena, planetarena…”, dio.