LagunArok IPDK-ren %25 bideratuko du urtero Debagoiena 2030 ekimenera

2022-06-06

Maiatzean egindako batzar orokorrean onartu du LagunArok IPDKren %25 bideratzea urtero Debagoiena 2030 ekimenera. Heziketarako eta Kooperatiba Sustapenerako eta Interes Publikoko beste helburu batzuetarako derrigorrezko Kontribuzioa fondoaren bitartez (IPDK), hainbat eremu babesten saiatzen da LagunAro, hala nola, garapen bidean dauden herrialdeak, euskara, kooperatibagintza eta abar.

Ekarpenak nora bideratu bazkide guztien artean erabakitzen da eta LagunArotik azaldu dute ekarpen horiek oso garrantzitsuak direla: “Urtean zehar elkarlanean aritzen gara entitateen lana ezagutzeko eta egindako aurrerapausoak ikusteko aukera izaten dugu. Ekarpenak nora bideratu bazkide guztion artean erabakitzen dugu eta oso garrantzitsua da guretzat”.

Argazkia: Tu Lankide