2022-07-22

Eraginez Piztu esku-hartze estrategiaren baitako Tokiko Energia Berriztagarrien Laborategia proiektua martxan da. Uztailean egin da lehen topaketa eta bertan, eskualdean dauden sorkuntza berriztagarriko proiektu eta eredu desberdinak aztertu dira. Energia berriztagarrien arloan eskualdean dagoen ezagutza, esperientziak eta ikasketak partekatzeko espazio bat da laborategia.