Eskualdeko hainbat eragile elkarrekin Bergarako Irizar Jauregian, trantsizio energetikoa jomugan

2023-10-02

Joan den astean Bergarako Irizar Jauregian elkartu ginen hainbat eragile eta herritarrekin.

Debagoieneko trantsizio energetikoaz jardutea izan zen helburua eta Eraginez Piztu proposamenaren baitan garatu zen topaketa.

Era honetako eskualdeko hirugarren topaketa izan zen eta besteak beste Tecnalia enpresak egindako Debagoieneko diagnostiko energetikoa izan zuten aztergai. Efizientzia, murrizketa, energia berriztagarriak eta Komunitate Energetikoak izan ziren landu ziren gaiak.