Trantsizioa energetikoa lehen mailako erronka da eta epe luzera begirako erabaki estrategikoak hartzeko unea da

2023-10-06

D2030 ekimenak deituta, irailean, hainbat eragile eta herritar elkartu ziren Bergarako Irizar Jauregian. Debagoieneko trantsizio energetikoaz jarduteko elkartu ziren; izan ere, D2030en Eraginez Piztu proposamenaren baitan garatu zen topaketa. Tecnalia enpresak egindako Debagoieneko diagnostiko energetikoa izan zuten aztergai, besteak beste. D2030 ekimeneko koordinatzaile Elena Herrarte eta energia eremuko koordinatzaile Aritz Ameztegi izan dira Goiena telebistako Hemen Debagoiena saioan.