Debagoieneko egoera energetikoaren eta energia-komunitateen gaineko hitzaldiak

2024-03-06

Gaur egingo da Energiaren Puntua bulegoaren testuinguruan herrietan antolatu duten hitzaldi zikloaren baitako lehena. Elgetako osoko bilkuren aretoan egingo da, 18:30ean. Debagoiena 2030ek, Ixotzen energia-komunitateak eta Elgetako udalak elkarlanean antolatu dute hitzaldia.

Gaurko hitzaldian, Tecnaliak D2030endako egin duen azterketaren emaitzak azalduko dituzte alde batetik. Izan ere, Tecnaliak Debagoieneko egoera energetikoaren diagnostikoa egin du eta baita ahalmenaren estimazio bat ere. Alegia, biomasatik eta Debagoieneko teilatuetan plaka fotovoltaikoak jartzetik zein energia eskari hornitzera iritsiko litzatekeen.

Ixotzen energia-komunitateak, bestalde, proiektuaren nondik norakoak, gaur egungo egoera eta martxan duen bazkidetza kanpainaren berri emango du.

Gainerako herrietan ere errepikatuko da eredu. Alegia, D2030ek, dagokion herriko energia-komunitatearekin eta udalarekin batera egingo du hitzaldia. Hona hemen zehaztutako datak.

Herria Data Ordua Lekua Antolatzaileak
Elgeta Martxoak 6 18:30 Udaletxeko pleno aretoa Elgetako Udala, Itxotzen eta D2030
Antzuola Martxoak 11 18:00 Olaran  Etxeko beheko aretoa Antzuolako Udala, D2030
Gatzaga Martxoak 14 18:00 Ludoteka Gatzagako Udala, Ekiola eta D2030
Eskoriatza Martxoak 18 18:00 Ibarraundi Museoa Eskoriatzako Udala, Ekiola eta D2030
Aretxabaleta Martxoak 21 18:30 Udal pleno aretoa Aretxabaletako Udala, Ekiola eta D2030
Arrasate Apirilak 10 18:30 Kulturateko Jokin Zaitegi gela Arrasateko Udala, Ekiola, eta D2030
Bergara Apirilak 11 18:00 Irizar Jauregia Bergarako Udala, Berener eta D2030