‘Iraunkortasunari Hamaika Begirada’ izeneko jardunaldia antolatu du Debagoiena 2030 ekimenak maiatzean
- Klima larrialdia eta energia Debagoienean izango da aurtengo gai ardatza eta jardunaldi nagusia maiatzaren 24an izango da, Arrasateko Kulturateko klaustroan.
- Egitarau osoaren baitan, Debagoieneko egoera eta aukera energetikoak izenburupean, herriz herri ibiliko den erakusketa bat ere antolatu dute.
- Klima larrialdiaren testuinguruan gizarte bezala esku artean ditugu erronken gainean hausnartzeko aukera emango du jardunaldiak, arlo eta ikuspegi desberdinetako protagonisten eskutik.
2024-05-06
Iraunkortasunari Hamaika Begirada izenburupean, klima larrialdiaz eta energia trantsizioaz hausnarketa egiteko jardunaldia antolatu du Debagoiena 2030 ekimenak, Debagoieneko Mankomunitatearekin eta eskualdeko udalekin elkarlanean. Helburua da Klima Larrialdiak Debagoienean izango duen inpaktua ezagutzea, arlo eta ikuspegi desberdinak elkarjosiz.
Jardunaldi nagusia maiatzaren 24an egingo da, Arrasateko Kulturateko klaustroan eta bertan, eremu desberdinetako adituak eta arituak izango dira, Debagoieneko errealitatearen berri ikuspegi desberdinetatik emateko eta datozkigun erronken gainean aritzeko.
Hona hemen, maiatzerako antolatutako egitaraua:
IRAUNKORTASUNARI HAMAIKA BEGIRADA Jardunaldi Nagusia Nola eragingo du Klima Larrialdiak Debagoienean? HIZLARIAK:
NOIZ: Maiatzak 24, 9:00-16:30 NON: Kulturateko klaustroa, Arrasate NORI ZUZENDUA: Eskualdeko eragile eta herritarrei * Bertan bazkaltzeko aukera egongo da * Jardunaldi nagusian izena emateko: Bete formulario hau maiatzaren 17a baino lehen. |
Tokiko administrazioa energia trantsizioaren aurrean
Jardunaldi nagusiaz gain, eskualdeko administrazio publikoak egun bizi dugun erronka konplexuen garaian bete beharreko rolaren gainean hausnartzeko espazioa ere sortu gura izan du Debagoiena 2030 ekimenak, fokua ipiniaz energia trantsizioaren alorrean. Horretarako, hurrengo saio hau ere antolatu du:
TOKIKO ADMINISTRAZIOA ENERGIA TRANTSIZIOAREN AURREAN HIZLARIAK: Miren Larrea (Orkestra), Beñat Irasuegi (Talaioskoop/Olatukoop), Gil Savans (Osona), eta Eneko Antzuola (LKS Next LEGAL) NOIZ: Ekainak 12, 9:30-13:00 NON: Oñatiko Udaletxeko Pleno Aretoan NORI ZUZENDUTA: Bereziki eskualdeko zein inguruko administrazio publikoetako (Mankomunitatea eta Udalak) kideak, politikariak zein teknikariak. * Tokiko administrazioari buruzko saio honetan izena emateko formulario hau betetzea eskertuko genizuke. |