‘Iraunkortasunari Hamaika Begirada’ izeneko jardunaldia antolatu du Debagoiena 2030 ekimenak maiatzean

  • Klima larrialdia eta energia Debagoienean izango da aurtengo gai ardatza eta jardunaldi nagusia maiatzaren 24an izango da, Arrasateko Kulturateko klaustroan. 
  • Egitarau osoaren baitan, Debagoieneko egoera eta aukera energetikoak izenburupean, herriz herri ibiliko den erakusketa bat ere antolatu dute.
  • Klima larrialdiaren testuinguruan gizarte bezala esku artean ditugu erronken gainean hausnartzeko aukera emango du jardunaldiak, arlo eta ikuspegi desberdinetako  protagonisten eskutik. 

2024-05-06

Iraunkortasunari Hamaika Begirada izenburupean, klima larrialdiaz eta energia trantsizioaz hausnarketa egiteko jardunaldia antolatu du Debagoiena 2030 ekimenak, Debagoieneko Mankomunitatearekin eta eskualdeko udalekin elkarlanean. Helburua da Klima Larrialdiak Debagoienean izango duen inpaktua ezagutzea, arlo eta ikuspegi desberdinak elkarjosiz.

Jardunaldi nagusia maiatzaren 24an egingo da, Arrasateko Kulturateko klaustroan eta bertan, eremu desberdinetako adituak eta arituak izango dira, Debagoieneko errealitatearen berri ikuspegi desberdinetatik emateko eta datozkigun erronken gainean aritzeko.

Hona hemen, maiatzerako antolatutako egitaraua:

IRAUNKORTASUNARI HAMAIKA BEGIRADA

Jardunaldi Nagusia

Nola eragingo du Klima Larrialdiak Debagoienean?

HIZLARIAK: 

  • Onintze Salazar  (Euskalmet/Tecnalia):  Klima Larrialdia Debagoienean 
  • Iñaki Etxebeste (Errez/Tantai): Klima Larrialdiaren eraginak Debagoieneko Biodibertsitatean eta lehen sektorean 
  • Adriana Aguirre (Tecnalia): Klima Larrialdiaren eraginak Debagoieneko hirigintzan eta lurralde antolamenduan
  • Iñaki Antiguedad (EHU): Klima Larrialdiaren eginak Debagoieneko ur-sisteman
  • Elisa Sainz de Murieta (EHU/BC3):  Eskualde garapenaren gakoak Klima Larrialdiaren aurrean: Energia trantsizioaren gakoak
  • Markel Peñalba (MU/Ikerbasque): Klima Larrialdiaren eraginak eskualdeko industrian
  • Unai Pascual (Ikerbasque/BC3): Klima aldaketa eta bertako eredu sozio-demografikoenganako eraginak: Fluxu demografikoa eta osasuna

NOIZ: Maiatzak 24, 9:00-16:30

NON: Kulturateko klaustroa, Arrasate

NORI ZUZENDUA: Eskualdeko eragile eta herritarrei

* Bertan bazkaltzeko aukera egongo da

* Jardunaldi nagusian izena emateko: Bete  formulario hau  maiatzaren 17a baino lehen.

Tokiko administrazioa energia trantsizioaren aurrean

Jardunaldi nagusiaz gain, eskualdeko administrazio publikoak egun bizi dugun erronka konplexuen garaian bete beharreko rolaren gainean hausnartzeko espazioa ere sortu gura izan du Debagoiena 2030 ekimenak, fokua ipiniaz energia trantsizioaren alorrean. Horretarako, hurrengo saio hau ere antolatu du:

TOKIKO ADMINISTRAZIOA ENERGIA

TRANTSIZIOAREN AURREAN

HIZLARIAK: Miren Larrea (Orkestra), Beñat Irasuegi (Talaioskoop/Olatukoop), Gil Savans (Osona), eta  Eneko Antzuola (LKS Next LEGAL)

NOIZ: Ekainak 12, 9:30-13:00

NON: Oñatiko Udaletxeko Pleno Aretoan

NORI ZUZENDUTA: Bereziki eskualdeko zein inguruko administrazio publikoetako (Mankomunitatea eta Udalak) kideak, politikariak zein teknikariak.

* Tokiko administrazioari buruzko saio honetan izena emateko  formulario hau  betetzea eskertuko genizuke.