‘Iraunkortasunari hamaika begirada’ erakusketa Aramaion eta Bergaran

2024-05-20

Klima larrialdia eta trantsizio energetikoa hizpide dituen erakusketa ibiltaria antolatu du Debagoiena 2030 ekimenak, Debagoieneko diagnostiko energetikoa eta bere inpaktuak ezagutarazi, aukerak mahai-gaineratu, eta erronka honen inguruko hausnarketak partekatzeko. Eskoriatzan izan ostean, asteon Aramaion da eta datorren astean Bergaran egingo du geldialdia.

Aramaion, maiatzaren 20tik 26ra bitartean egongo da ikusgai, Sastiñan. Eta, Bergaran, Laboratoriumen hartuko du lekua maiatzaren 27tik 31ra artean.