Ikastetxe-Klik proiektuaren bigarren aldia ikasturte amaierara heldu da

Aretxabaletako, Arrasateko, Eskoriatzako, Bergarako, Elgetako eta Oñatiko hamahiru ikastetxek hartu dute parte Ikastetxe-klik proiektuaren 2023-2024 aldian. Helburua ikastetxeetan energia eraginkortasuna sustatzea da eta balorazioa oso positiboa izan da.

Debagoiena 2030 ekimena eta bailarako udalak dira proiektuaren bultzatzaileak, eta ikasturte amaieran egitasmoa borobildu nahi izan dute, ikastetxeetako ordezkariek energia batzordeetan egindakoaren berri emateko ekitaldi batekin. Egindakoa balioan jarri eta eskertzeko saioa egin dute Oñatiko Gaztelekuan.