Eskualdeak dituen askotariko erronketan eragiten hasteko lehen ekimenak bultzatzeari ekiten zaio 2020an. Proiektu hauen bidez, arlo ezberdinetako eragileen, pertsonen eta esperientzien arteko lankidetza dinamika esperimentatzen hasi ginen, bide horretan, eraldaketa esparruen inguruan eskualdeak duen ezagutza eta gaitasuna indartuz.

Horrela, hainbat arlotan eskualdeak dituen erronketan eragiteko lehen 11 proiektuak jarri ziren martxan. Lehen esku-hartze proposamen honen ezaugarri nagusia bere aniztasuna da: energiaren arloan, industriaren trantsizioan, kulturan, elikadura sistemetan, lanaren bidezko inklusioan, basogintzan… D2030a sortzen ari den lankidetza testuinguruan eragiteko helburua duten lehen esperientziak izan dira hauek.