Aurkezpen saioa, online

Pandemia egoerak hala bultzatuta, herritarrei ekimenaren nondik norakoak azaltzeko online saioa egin zen. Bertan parte hartu zuten ekimeneko zuzendaritza teknikoa osatzen duten hainbat lagunek. Helburuak, egindako bidea eta hurrengo urratsak azaldu zituzten bertan. Zuzeneko saioa osorik hemen.

Prototipoen hautatzea

D2030 ekimenak 2020ko uztailean onartu zuen portfolioa martxan jartzea, eskualdeko eraldaketa bultzatze bidean sortutako proiektu sorta. 14 dira guztira irailean aktibatu ziren proiektu edo prototipoak. Horiek guztiek osatzen dute portfolioa deritzona; eraldaketan eragiteko begirada berri bat, proiektuak elkar ekintzan jartzea bilatzen duena.

Bisio eta misioaren onarpena

2019ko urtarrilean abiatutako aspirazio eta anbizioak zehazteko hausnarketa-prozesuari itxiera emanez, D2030 ekimenaren bisioa eta misioa onartu zituen Gobernu Batzordeak. Prozesu horretako hainbat hausnarketa saiotan zehar Climate KIC eta IIPPren laguntza jaso zuen ekimenak. Bisioa eta Misioa

Go to Top