‘Basojakintsuak’ eta basogintza akademikoa Euskal Herrian

Iñaki Etxebesteren eta Markel Arriolabengoa. Errez kooperatiba.

Udazkenak protagonismo berezia ematen die basoei. Izan negu gorria hasi baino lehen, kolore gorriz apaintzen direlako inguruak, izan onddo eta perretxikozaleek otzarak betetzeko aukera aparta izaten dutelako, edo izan hego haizeak xaxatuta hosto zaharrak erantziz zuhaitzak izaki metaforiko bikainak bilakatzen direlako.
Debagoiena Eraldatzen, Iritzia