Mondragon ZTIM HUB, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika bokazioak sustatzeko sarea

2022-02-07

Mondragon Unibertsitatearen eta Mondragon Taldearen arteko elkarlanetik sortu da ZTIM HUB ekimena. Helburua da gazteengan eta bereziki emakumezkoengan Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika bokazioak bultzatzeko sare bat sortzea.

Ekimenak sare egonkor bat sortuko du, ikastetxe, enpresa, gizarte eragile eta udalen artean. Sare horren baitako eragileek ZTIM arloen sustapen izango dute helburu. Bide horretan, ZTIM lanbideen bistaratzea, genero aurreiritzi gabeko orientazioa, ZTIM jardueratan esku hartzea eta ikastetxeetako hezkuntza proiektuetan eragin nahi du.

Sarean, hiru arlo desberdinetako eragileek hartuko dute parte. Hezkuntza eragileek, enpresek eta udalek. Dagoeneko egin dituzte hezkuntza mahaiaren eta enpresen mahaiaren arteko lehen batzarrak eta aurrerago, udal ordezkariekin ere elkartuko dira.

Hau errealitate bihurtzeko, gaur egun Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta HUHEZIk ZTIMak sustatu eta gerturatzeko abian dituzten ekimenak izango dira abiapuntua: ZTIMULab eta Kolaborategia.

ZTIMUlab ekimena

ZTIMULab, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak (ZTIM) osatutako alorra bultzatzeko Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak sortutako Orientazio Laborategia da.

Kolaborategia

KoLaborategia Mondragon Unibertsitateko (HUEHZI) Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikaziorako laborategia da.