Zein iritzi eta ikuspegi dituzte debagoiendarrek energiaren erronkari buruz?

2023-06-06

Debagoiena 2030 ekimenak eskualdeko trantsizio energetikorako esku-hartze proposamena aurkeztu zuen 2022ko ekainean. Proposamen horren lehen fasean 8 proiektuk osatu dute esku-hartzea eta 50 izan dira guztira, modu batera edo bestera proiektu sistema honen parte izan diren eragileak. Hemen estrategiaren gaineko informazio guztia.

Orain, energiaren inguruan debagoiendarrek dituzten iritzi, ikuspegi, pertzepzio zein espektatibak ezagutu gura ditu Debagoiena 2030 ekimenak eta horretarako, energiaren inguruko inkesta digitala sortu du.