Debagoiena 2030 ekimenaren xedea eskualdea eraldatzea da eta horretarako ekintzara pasatzea ezinbestekoa da. Erronka sistemikoen logikan oinarritzen da D2030aren eredu metodologikoa, eta horren ondorioz, esku-hartzeak izaera hori izatea beharrezkoa da.
Nazioarte mailan eta bereziki trantsizio sozio-ekologikoa sustatzen ari diren eragile askoren artean garatzen ari den “portfolio ikuspegian” oinarrituta ari gara Debagoienaren trantsiziorako esku-hartzea esperimentatzen.
Portfolio ikuspegiaren bidez, erronka batetan eragiteko proiektu isolatuen logika gainditu eta eskualde edo ekosistema gisa, askotariko ekintza eta proiektuen sistemak sustatzera pasatzea proposatzen da: proiektu bakoitzaren garapenetik sortuko den balio horretaz gain, eragile eta proiektu horien arteko elkar-eraginean dago balio erantsia.